SORLEKU parkearen zain / Esperando por Sorleku

Intxaurrondon 2021etik gaude zain Kotxeren azpiko SORLEKU parkea noiz egingo. Prozesu parte-hartzaile bat burutu zen bere garaian eta ikasle, irakasle, bizilagun eta bertako eragile askoren artean auzoak zituen beharrak azaldu genituen.

En Intxaurrondo estamos esperando desde 2021 la realización del parque SORLEKU. En su día se llevó a cabo un proceso participativo en el que expusimos las necesidades del barrio entre alumnos, profesores, vecinos y muchos agentes locales.

Prozesua egitean, udaletxeko ordezkariek, behin eta berriz, parkearen diseinuan kontuan hartuko zutela esan eta aurrekontua bazegoela hori egiteko esan ziguten 2022 aurrekontuetan ba omen zegoen onarturik.

Al realizar el proceso, los representantes del Ayuntamiento insistieron en que lo tendrían en cuenta en el diseño del parque y nos dijeron que el presupuesto ya estaba aprobado en los presupuestos 2022.

Parte-hartze prozesuaren bideo eder bat ere egin zen: También se realizó un hermoso vídeo del proceso participativo:

Hitz polit guzti horien atzetik, eta egindako lan guzti horren atzetik, gaur egun dugun egoera hauxe da:

Tras todas estas bonitas palabras, y tras todo ese trabajo realizado, la situación actual es la siguiente:

Lursailak utzita jarraitzen du, gero eta egoera txarragoan. Parte-hartzailean egon ginenok ez dugo inolako informaziorik jaso, eta aurrerapausoak beharrean atzerapausoak egon direla esango genuke. 2021etik hona nahi baino gutxiago egin du euria, baina… pasa da denboratxoa zerbait egiteko, ez duzue uste?

Harrigarria iruditzen zaigu nola Manteon, prozesu parte-hartzailerik egin gabe eta bizlagunen babesik izan gabe, zein azkar hasi diren zuhaitzak bota eta obra hasten, eta Intxaurrondon berriz, prozesuak egin, aurrekontua izan eta bizilagunen eskatutako zerbait izanik, egoera honetan gauden.

El terreno sigue vacío, en un estado cada vez peor. Los que estuvimos en el proceso participativo no hemos recibido ninguna información y se diría que en lugar de avances ha habido retrocesos. Desde 2021 ha llovido menos de lo deseado, pero… ya ha pasado el tiempo para hacer algo, ¿no creéis?

Nos parece sorprendente cómo en Manteo, sin un mísero proceso participativo y sin el apoyo del vecindario, se han empezado a tirar árboles y a empezar la obra, mientras que en Intxaurrondo, con procesos realizados, presupuesto y algo demandado por los vecinos, estamos en esta situación.

Ez gaitzazue mesedez berriro erabili. Prozesu parte-hartzaileak kontuan har itzazue eta errespetatu emandako hitza. Sorlekuko parkea zain duzue, eta… ez baduzue ezer egiteko asmorik, Manteoko GOEa jartzeko ere leku egokia izan daiteke, bertan ez dago berdegunerik suntsitu beharrik eta.

No nos vuelvan a utilizar. Tened en cuenta los procesos participativos y respetad la palabra dada. El parque de Sorleku os espera y… si no tenéis intención de hacer nada, también puede ser un buen lugar para instalar el GOe de Manteo, ya que no hay que destruir ninguna zona verde.

Sorleku gehiago eta GOe gutxiago!

2 thoughts on “SORLEKU parkearen zain / Esperando por Sorleku

  1. Kaixo, adiskideak. Ñabardura bat: Manteon ea da prozesu partehartzailerik egin, Plan Bereziari legeak ezartzen duen alegazioak egiteko epe baino ez genuen eduki eta erantzun gabe baztertu zituzten guztiak.
    Hola, amigos. Un detalle: En Manteo no se ha realizado ningún proceso participativo sino que lo único que ha habido fue el plazo de presentar alegaciones al Plan Especial obligado por ley y las más de 1400 alegaciones recibidas fueron rechazadas sin responder a los argumentos planteados.

    Atsegin dut

    1. Kaixo!
      Eskerrikasko ñabarduragatik! Prozesu kaxkarra jarri dugu, ironia pixka bat erabiliz, baina agian ez da behar bezain argi geratu! 😉 Aldatuko dugu eta jarriko dugu ez zela prozesurik egin.
      Ondo izan,

      Atsegin dut

Utzi iruzkina