Intxaurrondoko gazteen diagnostikoa

Donostiako Ekialdeko Barrutiaren jardueraren baitan, eta Donostiako Gazteria Sailarekin eta Herri Partaidetzako zerbitzuarekin elkarlanean,

Intxaurrondoko haur, nerabe eta gazteen aisialdiaren eta komunitate loturen inguruan egiten ari garen diagnostikoa dela eta idazten dizuegu.Ondo dakizuen moduan, azken asteetan auzoko eragile desberdinekin elkartu gara, eta elkarrizketa hauetan jasotako ekarpenak zuekin partekatu nahi ditugu, etorkizunerako erronkak aztertzearekin batera. Horretarako, hurrengo ekainaren 2an, osteguna, 17:00etatik 19:30etara, Intxaurrondoko Kultur Etxean, saio irekia egingo dugu. 
Honela, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 

Izena emateko 943.48.19.09 telefonora deitu edo gazteria@donostia.eus helbidera mezu bat idatzi.

Utzi iruzkina