Hiria eta eraldaketa soziala: turistifikazioa // Ciudad y transformación social: turistificación

Turismo jarduerak hazkunde handia bizi izan du azken hamarkadan mundu osoan. Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, lehengo bultzada eta norabidea berreskuratzen ari dela dirudi. Hirietan turistifikazioaren eraginak ezaugarri bereizgarriak ditu. Donostian ikus daiteke aipatutakoak, izan ere, turismo jardueraren hazkundeak bertako donostiarron bizimodua erabat baldintzatzen duten ondorioak sortzen ditu. Jarduera turistikoak hiriko ekonomian duen pisua, politika publikoak […]