Intxaurrondo, hamaika txoko, hamaika jai

“Intxaurrondo, hamaika txoko, hamaika jai” argazki erakusketaren inaugurazioa abenduak 4 astelehenean 19:00etan egingo dugu Intxaurrondoko Kultur Etxean. Inaugurazioan Intxaurrondoko ereserkia abestuko dugu, Intxaurrondo Kantuz-en laguntzari esker, pikoteo txiki baten inguruan modu informalean partekatuko dugu, IZBEk erakusketa aurkeztuko du eta Politkik laburki azalduko du Tokia Kontatu proiektua Intxaurrondon. Erakusketa hau abenduak 4tik 2024ko urtarrilak 8 arte […]