Intxaurrondo Zaharreko jaiak 2023

Hementxe duzue aurtengo festen programazioa! Irailak 2tik 14era!Aquí tenéis la programación de las fiestas de este año! Del 2 al 14 de septiembre! Gogoratu ere IZBEk antolatzen dituen ekintzak hauek izango direla. Aurten Unai eta Beñat Gaztelumendirekin!

Ibilbide Literarioa Intxaurrondon azaroaren 20an

Kaixo lagun! Datorren larunbatean, hilak 20,ibilbide literarioa antolatu dugu Intxaurrondon barrena Koldo Izagirreren eskutik. Irteera 10:30etan izango da Intxaurrondo Kultur Etxe aurretik, eta auzoko hainbat txokotan geldiuneak egingo ditugu, istorio interesgarri eta xelebreak entzunez eta batzutan, baita bertso edo kantuz lagunduta ere.Bestetik, gogoratu ere azaro bukaeran eta abenduan hainbat ekitaldi izango ditugula euskararen egunaren harira, […]

Ibilaldiak Intxaurrondon azaroan

Azaroa beroa datorkigu, euskararen inguruko ekitaldiei dagokienez behinik behin. Oraingoan, bi ibilaldiren berri eman nahi dizugu (erantsitako fitxategian kartela ikus dezakezu): Azaroak 6, larunbata, 10:30etan Otxokiko parketik aterata: Intxaurrondoko hegaztiak ezagutzen. Ametzagaña parkean zehar ibiliko gara Aranzadiren eskutik. Azaroak 20 larunbata, 10:30etan Intxaurrondoko Kultur Etxetik aterata: Ibilaldi literarioa Intxaurrondon. Auzoko toki esanguratsu batzuekin lotutako istorioak […]