Euskarazko komiki-solasaldien kurtso berria Intxaurrondon

“Basolatik berri onik ez” komikiarekin hasiko gara hurrengo asteartean, hilak 9; geroago “Sasi artean Elgeta”, “Jarraitu inurriari” eta “Voces de Chimalpopoca” izango ditugu, denetan egileak bertan egongo direla

Irudia: Iosu Mitxelena

Kurtso honetan ere bi hilean behin, gaztelaniazko beste solasaldiekin tartekatuta, euskarazko komiki solasaldiak izango ditugu Intxaurrondo Kultur Etxean, nik gidatuta eta egileak bertan direla.

Hasteko, hurrengo asteartean, azaroak 9, Xabiroiko iazko komikia izango dugu hizpide, Basolatik berri onik ez, bere gidoilari Asisko Urmeneta eta marrazkigile Joseba Larratxerekin.

Urtarrilaren 11n Xabiroiko aurtengoaz ariko gara, Sasi artean Elgeta, gidoilari Koldo Izagirre eta marrazkigile Dani Fanorekin.

Martxoaren 8an, Harriet argitaletxeak atera berri duen Unai Elorriaga eta Alex Orberen Jarraitu inurriari izango da gaia. Unai Elorriaga gidoilaria izango dugu bertan gurekin.

Eta bukatzeko, maiatzaren 10ean Shu Otero etorriko zaigu Astiberrirekin atera duen Voces de Chimalpopoca komikiaz hitz egitera.

Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Ikusten denez, lan bikainak dira denak, eta egileek gauza oso interesgarriak kontatzen dituzte beti haietaz. Animatu etortzera!

Igor Leturariaren blogetik hartuta: https://eibar.org/blogak/e-gorblog/euskarazko-komiki-solasaldien-kurtso-berria-intxaurrondon

2 thoughts on “Euskarazko komiki-solasaldien kurtso berria Intxaurrondon

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s